Inklusio soziolaborala

Ezagutu gure inklusio soziolaborala

Ekintza-esparrua

Ezagutu gure oinarriak eta nola kudeatzen dugun gure erakundea, horiek betetzeko

Inklusio soziolaboralaren euskal eredu mistoa

Eredu honen helburua desgaitasuna duten pertsonentzako lan aukerak sortzea da, ibilbide soziolaboral osoaren kudeaketaren bitartez.

Honen bidez, parte hartzen duten pertsonei lan-inklusiorako aukerak eskaini nahi zaizkie, dela USOAren berezko desgaitasuna duten pertsonei arreta-sarearen barruan, dela bere Enplegu Zentro Bereziaren bitartez, edota enpresa arruntetan, lanposturako funtzio eta zereginen prestakuntzaren eta ezagutzaren bitartez.

Bizi-kalitatea hobetzeko interbentzioneredua

Gure interbentzio jarduera pertsonetan zentratutako arreta-ereduan oinarritzen da, zeinaren ardatza haien bizitza-proiektuaren, haien duintasunaren, eskubideen eta lehentasunen errespetuaren inguruan egituratzen dena.

Horretarako, pertsona horiek benetan nortzuk diren kontuan hartu behar da, zeintzuk diren haien nahiak, lehentasunak, beharrak, gaitasunak, beldurrak, etab. Aurrekoa aztertuta, erabiltzaileen bizi-kalitatea hobetu behar da, helburuen definizioan lehentasun pertsonalak kontuan hartzen dituzten Banakako Arreta Planak garatuz, haien autonomia eta parte-hartzea sustatuz, baita ingurunean gizarteratzea eta lan eremuan txertatzea ere.

Jarduketa-ildoak

Profesionalizaziorako ibilbide osoa, parte-hartze osoa eta bere gaitasunen aintzatespena sustatuz

Laguntza pertsonalerako eremua

Egokitzapen pertsonal eta sozialeko programak. Erabiltzaile bakoitzaren “Plan Pertsonalak” lortzeko beharrezko laguntza ematen dugu, bizi-kalitatearen dimentsioak pertsonarekin, bere ingurunearekin edo familiarekin eguneroko lanaren ardatz nagusitzat hartuta.

Laneratzeko eremua

Gaitasun soziolaboralak modu ezberdinetan lantzen eta hobetzen ditugu, pertsona bakoitzaren beharretara egokituz.






Terapia okupazionaleko eremua

Batez ere zailtasun handiagoak dituzten edota hezkuntza-lanak eta laguntza sakonagoa behar dituzten pertsonei zuzenduta daude. Helburu zehatzik gabeko jarduera produktiboetan edota eginkizunetan oinarritzen da.


usoa icono

Pertsonak laneratzen eta gizarteratzen laguntzen dugu

Gizarte inklusiboa eta erabat integratua izateko lan egiten dugu